Sanpedroak pasatuta, aste honetan Narruondoko festak
Pasaden ostegun arratsean danborradarekin hasi ziren sanpedroak eta atzora arte, festa izan da nagusi Zumaian.
Urtero bezala, ekainaren bukaeran sanpedroak ospatu dira Zumaian. Ostegun arratsean 18:00etan bota zen txupinazoa, eta atzora arte (uztailak 1, igandea) izan ziren festa giroko ekitaldiak nagusi herrian.
Ostegunean, 19:00etan hasita, danborrada izan zen. Ordu horretan Sagarbidetik irten zuten, eta herria zeharkatu ostean, 20:00etarako udaletxe aurrean elkartu ziren. Ordu horretan, Nagusilanekoak (aurtengo omenduak) eta Udal arduradunak herriko bandera eta ikurrina igotzeko prest ziren. Banderak igo eta beste hainbat pieza jo ostean, berriro ere herria beren doinuekin alaitzera joan ziren.
Danborardaren ostean, ume, gazte zein helduentzako ekitaldi ugari izan dira festek iraun duten bitartean. Asteburu osoan zehar ekitaldi ugari izan dira.
Narruondoko festak
Sanpedroak bukatu dira, baina aste honetan bertan, Narruondoko festak izango dira. Uztailaren 6tik 10era bitartean, Narruondoko Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dira. Ostiralean, 20:00etan votako dute Suziria.
Agenda
Uztailak 6, ostirala
20:00etan, Suziria festei hasiera emateko.
22:00etan, Mus eta Eskoba txapelketa
Uztailak 7, larunbata
17:00etan, txokolatada eta ondoren, 'Gorriti eta bere animaliak'
21:00etan, Afari herrikoia (sardina eta sahieski jana). Ondoren Egan taldearekin dantzaldia
Uztailak 8, igandea
7:00etan, Diana auzoko gidariekin
12:00etan, Txakur heziketa Txapeldun taldearekin
18:00etan, Herri Kirolak eta Gorriti bere animaliekin
21:00etan, Herri afaria Amets Arzallus eta Julio Sotorekin (txartelak salgai, 25 eurotan, Inpernupe, Trapaia eta Narrondo tabernetan)
Uztailak 10, asteartea, Kristobal Deunaren Eguna
10:00etan, Suziriak
10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea
11:00etan, Herri meza, kotxeen bedeinkazioa
11:30ean, auzoko jubilatuentzat, hamaiketakoa
19:00etan, Asto proba; Unai Gijarro, Jose Ramon Aristondo, Apolo eta Hizko.
Ondoren, Lunch-a txikitilariekin.



