Sanpedroetako buruhandi eta erraldoien kalejiran parte hartzeko izen ematea zabaldu du Udalak
10 eta 14 urte arteko gaztetxoak behar dira ibilbidean parte hartzeko, buruhandi bezala. Ekainaren 28an izango da kalejira, San Pedro egunaren bezperan, 18:00etan.
Buruhandi eta erraldoiek kalejira egingo dute sanpedro festetan, igandean, arratsalde partean. Buruhandi bezala kalejiran ateratzeko, 10 eta 14 urte arteko gaztetxoak behar direla jakinarazi du Kultura Sailak. Parte hartu nahi dutenek jada eman dezakete izena, 943-86 10 56 zenbakira deituta edo mezua bidalita kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikora.
Buruhandiak baino izen emate gehiago egotekotan, zozketa egingo lukete. Parte hartzaile bakoitzari Gertu merkatari elkartearen bonua emango die Kultura Sailak, herriko saltokietan erabiltzeko.



