Sanpedrotan kaleko salmenta postuak jartzeko eskaerak egiteko epea zabalik da

2012/03/20

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 31n bukatuko da.

Sanpedrotan kalean  jartzen diren edozein tipotako postuak jartzeko eskaerak egiteko epea zabalik dago, eta maiatzaren 31 izango da eskaerak egiteko azken eguna. Kalean edozein tipotako salmenta toki, tiobibo eta bestelako postuak jartzeko egin behar da eskaera udaletxean. Eskaerarekin batera, kaleko salmenta arautzen duen ordenantzan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Ordenantza kontsultatzeko klikatu hemen.