Sansebastian bezperan autobus zerbitzu bereziak, Azpeititik Zumaiara
Urtarrilaren 19an, sansebastian bezperan, Azpeitian danborrada izaten da, eta Euskotren autobus zerbitzuak bi autobus berezi jarri ditu Azpeititik Zumaiara bueltatzeko. 02:30ean eta 04:30ean Azpeitiko anbulatorio aurretik abiatuko dira autobusak, eta ohiko zerbitzuek egin ohi dituzten geldialdi guztiak egingo dituzte Zumaiako Patxita Etxezarreta arte. Informazio gehiagorako deitu 902 543 210 zenbakira edo begiratu www.euskotren.es web orrian.



