Sansebastianak direla-eta autobus eta tren zerbitzu bereziak izango dira
Gaur, Sansebastian bezpera, gaur gauetik bihar goizera bitartean autobus eta tren zerbitzu bereziak jarri ditu Euskotrenek Azpeititik eta Donostiatik Zumaiara. Donostiara joan etorria egiteko bihar ere zerbitzu bereziak izango dira. Azpeititik Zumaiara etortzeko 02:30ean eta 4:30ean abiatuko dira autobusak. Donostiara joan etorria egiteko berriz, tren zerbitzu bereziak izango dira, Zumaiatik Donostiara 23:30etik 4:30era orduero izango da trena eta Donostiatik Zumaiara etortzeko 22:50etik 5:50era orduero. Bihar, San Sebastian Eguna, 6:00etatik 20:00etara bitartean 30 minuturo abiatuko da trena Zumaiatik. Donostiatik itzultzeko, berriz, 6:20etatik 20:50era bitartean 30 minuturo izango dira.



