Santelmoak antolatzeko bilera otsailaren 1ean
Aurten, apirilaren 5etik 14ra bitartean izango dira santelmoak. Hori dela-eta, egitaraua prestatzen hasteko lanetan da Udala, eta horretarako festak antolatzen lagundu edo festetarako idearen bat duten pertsonekin elkartzeko bilera bat deitu du. Bilera, otsailaren 1ean, ostirala, 18:30etatik aurrera izango da Alondegian. Egitaraua lantzen hasi, eta aurrez aurkezteko premia ikusten duenak, edo edozein zalantza argitu nahi duenak kultur etxeko bulegora zuzendu beharko du (945 86 10 56 edo kultura@zumaiakoudala.net).



