Santelmoak direla eta, Pantxita Etxezarretan Kabi parean bakarrik egingo dute autobus guztiek geldialdia

2014/04/23

Herrigunean ez da geldialdirik egingo apirilaren 24tik maiatzaren 6a bitartean, eta noranzko guztietarako geldialdia Pantxita Etxezarretan Kabi parean izango da

Santelmo festak direla eta, txosna gunea izango da muntatuta datozen asteotan arramplan. Hori dela eta, apirilaren 24tik (egun hau barne) maiatzaren 6a bitartean autobusik ez da sartuko herrigunera.  Txikierdiko biribilguneko obrak direla eta, autobusek buelta hartzea zailago dute oraindik. Beraz, datorren ostegunetik maiatzaren 6a bitartean, noranzko guztierako autobusak (Zumaia-Donostia eta Zumaia-Zumarraga lineak) Pantxita Etxezarretan Kabi parean egingo dute geldialdia.