Santelmoak antolatzeko bilera egingo da otsailaren 5ean
Oraindik ere asko falta dela badirudi ere, konturatzerako iritsiko dira Santelmoak Zumaira. Hori dela eta, Zumaiako Udalak festa egun horiek antolatzeko lehen bilera egingo du otsailaren 5ean (osteguna), 19:00etan Alondegian. Bilera horretan herriko talde, eragile zein norbanakoek dituzten proposamenei buruz hitz egingo da. Hala ere, dagoeneko proposamenen bat aurkeztu nahi dutenek, Alondegiko kultur bulegoetan egin dezakete (943 86 10 56 edota kultura@zumaia.eus).
Umeen entseguak, ostiraletik aurrera
Jakintza Berri Kultur Elkarteak jakinarazi duenez, Santelmoetako umeen danborradarako entseguak ostiral honetan, urtarrilak 30, hasiko dira komentuak.
Ordutegia:
Ostirala: 18:30-19:30
Larunbata: 16:00-17:00



