Santelmoetako pare bat ohar
Santelmoetan aurten lehen aldiz txosna gunean karpa bat jarriko da. Hori dela- eta bihar, hilak 12, goizeko 08:00etan muntaketa lanak hasiko dituzte. Karpa bertan izango da hilaren 23a arte. Horretaz gain, festak direla eta, apirilaren 12tik 23ra bitartean (bi egun horiek barne) autobusak ez dira herrigunera sartuko. Beraz, Pantxita Etxezarreta kalekoa izango da autobus geltoki bakarra.



