Santelmoetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliz zaborra murrizteko deia egiten diete herritarrei tabernariek eta Udalak
Herriko tabernariek eta Udalak santelmoetan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia egiten die herritarrei
Herriko tabernariek bat egin dute hondakin gutxiago sortu, berrerabili eta birziklatzeko Udalak aurrera daraman politikarekin, eta santelmoetan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia egin dute.
Herriko tabernetan euro baten truke eros ahal izango dira edalontziak, eta bueltatzean dirua itzuliko da. Festak bukatzean edalontzi horiek Udalak jaso, garbitu, desinfektatu eta hurrengo baterako gordeko ditu.
Ekimen horrekin festetan erabiltzen diren plastikozko edalontzi kopurua murriztea eta edalontziak behin eta berriro berrerabiltzea da helburua. Festetan ere hondakinekin arduratsu jokatu behar da, eta “norbere ekintza txiki batekin asko lortu” daitekeela azpimarratu nahi dute Udaletik. Beraz, tabernariek eta Udalak herritarrei dei egiten diete santelmoetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliz zaborra murrizteko.
Honako taberna hauek izango dituzte edalontziak:
Leize
Txikixa
Kresala
Ihintza
Nikol
Ganbara
Itzurun
Tximista
Justa
Inper
Kalari
Metro
Zalla
Gure Txokoa
Goiko
Algorri



