Santiago auzoko aparkalekua txukuntzeko lanetan ari da Udala
Santiago auzoan dagoen zabalgunean (Guascor zaharraren ondoko aparkalekua) auto asko pilatzen dira eguraldi ona egiten duen egunetan. Santiago hondartzara joaten diren pertsonek gune horretan aparkatzen dute, eta Udalak txukundu eta aparkalekuak karez markatuko ditu. Helburua ibilgailuak era ordenatuagoan aparkatu eta eragozpenik ez sortzea da. Aste honetan txukuntze lanak egin dira. Inguruko belar eta landareria moztu eta zeuden hainbat objetu eta traste zahar bota edota txukun bildu dira. Bihar, ostirala aparkalekuak markatzeari ekingo diote.



