Santiago hondartzako dunetatik bisita gidatu berezia egingo da
Hondartzaren bilakaera ezagutu eta bertako dunaren balioa azaltzea izango da helburua. Hondartza hezitzaileak gidatuko du bisita, eta bi deialdi egin dituzte zapaturako, hizkuntzaren arabera.
Larunbatean, abuztuak 7, bisita gidatu berezi bat eskainiko du Udalak Santiagoko hondartzan. Mari Bernal hondartza hezitzaileak gidatuko du bisita eta Santiagoko hondartzaren bilakaera eta bertako dunaren balioa azaltzea izango da helburua. Horretarako ibilaldi txiki bat egingo dute dunetan, eta bertako landaretzaren berezitasunak azaldu eta ezagutzeko aukera izango da.
Bi deialdi egin dituzte, hizkuntzaren arabera: 11:30ean hasiko da euskarazko bisita, eta 17:00etan gaztelerazkoa. Bi deialdien kasuan, interesatuek Santiago hondartzako Gurutze Gorriaren etxolara agertu beharko dute. Bisitak dohainik izango dira eta nahi duen oro ager daiteke bisitetara.
Gainerako bisita gidatuak
Hemen kontsultatu dezakezu Turismo Bulegotik eskaintzen diren gainontzeko bisita gidatuen eskaintza.



