Santiago hondartzako taberna/kafetegia eta komunak kudeatzeko zerbitzua prozedura ireki bidez esleitzeko deialdia zabalik

2019/04/24

Prozedura ireki bidez kontratatuko den esleipen honetara pleguen baldintzak betetzen dituen edonor aurkeztu daiteke, horretarako epea maiatzaren 8an amaituko da eta kontratua aurtengo uda sasoirako esleituko da. Orain aste gutxi jarri zen abian baita Itzurungo taberna-kafetegiaren esleipena ere eta 2 eskaintza jaso dira esleipen horretarako. Maiatzean ezagutuko da zein izango den bietan esleipenduna.

Santiago hondartzan, Erdikoaitza behatokian, tunelaren parean, jarriko den txiringitoan eta komunetan zerbitzuak ematea xede duen kontratuaren esleipen prozedura apirilaren 16an jarri zen martxan eta bertan parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 8an amaitzen da.

Orain aste gutxi jarri zen abian baita Itzurungo taberna-kafetegiaren esleipena ere eta 2 eskaintza jaso dira esleipen horretarako. Maiatzean ezagutuko da zein izango den bietan esleipenduna.

Aurrefabrikatutako modulu desmuntagarria jarriko du Udalak argindarra eta urarekin. Udalak esleipendunaren erabilerarako utziko ditu (egoeran onean) Udalarenak diren eta taberna-kafetegian dauden material eta tresnak: Kafe makina, ontzi garbigailua eta izotz makina.

Esleipendunaren betebeharrak:

Esleipendunaren ardura izango da taberna-kafetegia zerbitzua emateko bestelako elementuen horniketa egitea. Honako hauek dira gutxienez zerbitzua emateko eskatzen diren elementuak; betiere esleipendunaren esku geratuko da arlo honetan hobekuntzak eskaintzea:

- TERRAZA: (Eguzkitakoek, mahaiek eta aulkiek ezin izango dute publizitaterik izan). * 10 mahai * 40 aulki * 10 eguzkitako * argiztapena

- TABERNA: * Hozkailuak (kamerak) *Ontziak eta tabernaren erabilerarako tresneria(koilaratxoak, koilarak, sardexkak, katiluak, edalontziak, esne ontziak, te ontziak, platerak, zartaginak, kazolak..) * Zaborrontziak * Altzariak eta baldak.

- SUKALDEA: * Mikrouhin labea * Lan egiteko mahaia * Sukaldeko tresneria (sardexkak, labanak... )

Udalak 24 m2 -ko azaleradun komunak jarriko ditu. Esleipendunak komunen kudeaketa eta garbiketa ere bere gain hartuko ditu. Komunen erabilera librea eta doakoa izango da. Komunak, gutxienez, orduro garbitu beharko dira. Une oro komuneko paperez, komuneko eskuilak, eskuak garbitzeko xaboiez eta eskuak sikatzeko paperez hornituta egon behako dute.

Zerbitzuak eskaintzeko ordutegiak jartzeko eta aldatzeko eskumena udalarena izango da. Jendeari kantina eta komun zerbitzua eskaintzeko eguneroko ordutegia gutxienez 10:30etatik 22:00ak bitartekoa izango da, zerbitzua etengabe eta atsedenaldirik gabe. Horretarako, emakidadunak bere langileak egoki antolatu beharko ditu.

Kontratuaren zenbatekoa:

Kontratu honentzat 2.088,66€ko gutxieneko lizitazioa aurrekontua (gehi BEZa) ezarri da eta prezio hau gorantz hobetu dezakete lizitatzaileek.

Exekuzio epea:

Kontratuaren exekuzio epea 2019ko ekainaren 15etik edo instalazioak prest daudenetik, irailaren 15 artekoa izango da.

Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea

Lizitazioa bitarteko elektronikoen bitartez izapidetuko da. Lizitatzaileek ezinbestean bitarteko elektronikoak erabiliz prestatu eta aurkeztu behar dituzte euren eskaintzak Lizitazio Elektronikorako Plataformaren bidez: www.contratacion.euskadi.eus

Aurkezteko azken eguna:  2019/05/08 14:30

Informazio gehigarria www.zumaia.eus webgunean, kontratatzailearen profila atalean edo Zumaiako Udalean bertan.