Santiago hondartzan bainua hartzea debekatu du Osasun Sailak

2026/06/30

Hartutako ur laginak ez ditu betetzen ezarritako kalitate irizpideak, eta hobetu bitartean, bandera gorria ezarriko dute hondartzan.

Osasun Sailak Santiago hondartzan bainua hartzea debekatu du, ur-analisien emaitzak ez dituztelako betetzen ezarritako kalitate irizpide mikrobiologikoak. Beraz, bainurik edota uretako bestelako jarduerarik ez egitea gomendatzen da kalitatea hobetu bitartean.

Bihar bertan beste lagin bat hartuko du Osasun Sailak, eta emaitzaren arabera erabakiko dute bainua hartzea baimendu ala ez.