Santiago hondartzara doan oinezkoen bidea moztuta egongo da bihar

2019/05/14

Zuloaga atzetik doan pasoa pikatu eta oinezko bidearen maila berean jartzeko lanak egiteko moztuko da bidea. Era berean, astelehenean, hilak 20, kirol portutik arrapala berrira doan oinezkoen bidea garbitzeko lanak hasiko dira eta asteartean, berriz, bidea teila kolorez margotzekoak.

Santiago hondartzara doan oinezko bidea moztuta egongo da bihar, Zuloaga atzetik doan pasoa pikatu eta oinezko bidearen maila berean jartzeko lanak egiteko. Era berean, astelehenean, hilak 20, kirol portutik arrapala berrira doan oinezkoen bidea garbitzeko lanak hasiko dira eta asteartean, euririk ez bada, bidea teila kolorez margotzekoak. Eguraldia lagun, 7 eguneko epean lanak bukatuta egongo dira, euririk bada, epea luzatuko da, euriarekin ezin baitira lanok egin.