Santiago hondartzarako txalupa zerbitzua ordu erdiz luzatuko dute uztailean zehar
11:00etatik 20:30era bitartean eskainiko dute zerbitzua uztailean.
Uztaila hasieratik martxan da Santiago hondartzarako txalupa zerbitzua. Urteak dira Udalak zerbitzu hau eskaintzen duela eta azken egunotako erabiltzaile kopurua ikusita, ordu erdiz luzatuko dute zerbitzua uztailean zehar. Horrela, orain artean 20:00etan bukatzen bazen jarduera, orain 20:30ak arte eskainiko da zerbitzua.
Abuztuan eta irailean betiko ordutegia mantenduko da. Zerbitzuaren arduradunek azaldu dutenez, “hilabete horietan lehenago iluntzen du, eta ez dago hainbeste jende hondartzan”.
Ondorengoak dira bidaien prezioak:
Joan: 1 euro.
Joan eta etorri: 1,50 euro.
10eko Bonoa: 5 euro.
Irtenaldi Turistikoa: 4,50.
Umeak: Dohain (<10 urte, helduekin lagunduta).



