Santiagoko duna-sistema ezagutzeko irteerak
Uztailaren 9an eta 16an egingo dira irteerak.
Gipuzkoako kostaldearen eremurik handiena itsaslabarrek osatzen dute eta oso eremu txikia geratzen da kostaldeko duna-sistemak sortzeko. Gainera, duna-sistema gehienak giza ekintzaren ondorioz desagertu egin dira, eta hori dela eta, mantentzen direnak kontserbatzea beharrezkoa da.
Santiagoko hondartza Gipuzkoan mantentzen den duna bakarrenetarikoa da baina zoritxarrez hainbat mehatxu pairatzen ditu. Horietako bat landare exotiko inbaditzaileen presentzia da. Espezie hauen artean Yucca gloriosa aurkitzen da, Santiagoko dunan geroz eta gehiago hedatzen ari dena. Mehatxu hau ikusirik, azken urteetan Zumaiako Udala, Zumaiako Natur Taldea,Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Saila, landare hau ezabatzeko helburuarekin lanean ari dira.
Aipatutako hau guztia herritarrei zabaltzeko asmoz bi irteera egingo dira. Lehenengo irteera-egunean Santiagoko dunak duen garrantzia eta bere balio naturalistikoak azalduko dira eta egun egiten ari diren lanen berri emango da. Bigarren egunean duna mehatxatzen duten landare exotikoak ezabatzeko auzolana egingo da.
|
Eguna |
Ordua |
Irteera |
|
Uztailak 9 |
11:00 |
Santiagoko dunaren garrantzia eta Yucca gloriosa espeziearen problematikaren azalpena |
|
Uztailak 16 |
9:00 |
Landare exotikoen ezabaketa-lanak* |
|
Biltze-lekua: Zumaia sarreran (Getariatik etorrita) hondartza ondoko aparkalekuan. Informazio gehiago Zumaiako Udalean 943 86 50 33 (Ingurumen Saila) |
||
*Lan hauek herritarrek egingo dituzte. Adin guztiko jendearentzat prestaturiko ekimena da. Zumaiako Udalak jarriko du beharrezkoa den materiala.



