Santiagon bainua hartzea baimendu dute jada

2026/07/02

Azken analisien arabera, normaltasun egoerara bueltatu da uraren kalitatea.

Osasun Sailak Santiago hondartzan egindako azken ur analisiek baieztatu dute uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu dela. Beraz, bainua hartzea baimendu dute berriz ere hondartza horretan.

Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen Santiago hondartzako urak ez zituela ezarritako irizpide mikrobiologikoak betetzen, eta egoera hobetu bitartean, Santiagon bainua hartzea debekatu zuten asteartean.