Santiogora doan oinezkoen bidea desbideratuko da datorren astean, Iberdrolaren lanak tarteko
Datorren asteartetik aurrera, bide alternatibo bat ezarriko da hiru astez. Ondoren, jatorrizko ibilbidea berrezarriko da.
Iberdrola Zubiaundiaren bueltan egiten ari den lanak tarteko, Santiago alderako oinezkoen ohiko bidea itxita egongo da hiru astez. Lanek irauten duten bitartean, oinezko eta bizikletentzako 2,5 metroko zabalera duen bide alternatiboa egongo da erabilgarri; belar gunearen gainean egokitu dute bidea. Desbideraketa azaroaren 4an (asteartea) zabalduko dute eta hiru astez mantenduko da; ondoren, jatorrizko ibilbidea berrezarriko da.
Ibedrolaren lanak Torreagako garapen urbanistikoari lotuta daude, eta helburua da Urola ibaiaren gainean dagoen tentsio handiko linea elektrikoa eta hari eusten dioten hiru dorreak kentzea. Lur azpiko linea berria jartzen ari dira, Torreagan eraikiko den transformazio zentro berria elikatzeko.



