Santxo eta Peñas gailendu zitzaizkien Jaka eta Arzelusi Dinastia Etxabeko finalean

2011/08/26

22 eta 20 irabazi zieten Santxo eta Peñasek. Jubenileta partidan, berriz, 22 eta 17 gailendu zitzaizkien Olano eta Tolosa Labaka eta Elustondori.

 

Atzo iluntzean jokatu zen Dinastia Etxabe txapelketako finala Zestoako frontoian, eta nagusien mailan Santxo eta Peñasek jantzi zuten txapela partidu bizi eta emozioz bete baten ostean. Partida osoan aurretik joan ziren irabazleak, baina partidaren azken hondarrean, Jaka eta Elustondok markagailuan gerturatzea lortu zuten. Azkenean, 2 puntutara gelditu ziren. Jubenileko partida ere bizia izan zen, eta Olano eta Tolosak irabazi zieten Labaka eta Elustondori.

 

Omenaldia

Partiden ondoren, txapela eta oroigarriak eman ostean, omenaldia egingo zitzaien pilota munduan lanean aritu diren lau zumaiarrei. Omenduak Joxe Uribe, Jose Maria Larrañaga Txortena, Severiano Yeregui eta Karmelo Zendoia izan ziren.