Sare sozialak eta profesionalak: oinarrizko ikastaroa

2014/11/19

Udal Elkarteak sare sozialak enplegurako nola erabil daitezken azaltzeko 3 orduko ikastaroa eskainiko du ostiralean.

 

Linkedin, Facebook eta Twitter enplegurako nola erabili ezagutu nahi duzu? 2.0 mundua lan-bilaketa eta hautaketa prozesuetan ezinbestekoa izaten ari da. Networkin-a lan bilaketarako oso erreminta baliagarria da. Eman izena gure ikastaroan eta oinarrizko ezagutzak jasoko dituzu.

 

Eguna: 2014ko azaroaren 21a, ostirala

Ordua: 9:30-12:30

Lekua: Enplegu Zentroa, Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz)

Plazak: 7

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania (*abenduan euskaraz eskainiko dugu)

 

Izena emateko idatzi lanpoltsa@urolakosta.org edo deitu 943890808

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta, EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako ikastaroa, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».