SAREGILEEN PLAZAN OINEZKOEN SEGURTASUNA BERMATZEKO NEURRIAK HARTU DITU UDALAK

2016/11/28

Plazako zutabeen altuera murriztuko da oinezkoen segurtasuna bermatu eta era berean, ibilgailuen ikuspen-baldintzak hobetzeko.

Gaur goizean bertan hasi dira Saregileen plazan oinezkoen segurtasuna bermatzeko egokitzapen lanak. Jakina da plaza horretan dauden zutabeek bertatik igarotzen diren ibilgailuen ikuspen-baldintzak oztopatzen dituela. Ondorioz, autoek ez dituzte zebra-bidetik igarotzen diren oinezkoak behar bezala ikusten, haien segurtasuna arriskuan jarriz.

Egoera honen aurrean Udalak neurriak hartu ditu nagusiki herritarren segurtasuna bermatu eta, era berean, ibilgailuen ikuspen-baldintzak hobetzeko. Horretarako, zutabe horien altuera murriztuko du eta bide batez, eremua apaintzeko hainbat lore ere jarriko ditu.