"Sasi artean", Luisa Aldabururen erakusketa berria, ostiraletik aurrera Oxford aretoan

2018/03/13

Aipatu erakusketa margo eta harrizko eskulturez osatua egongo da eta ikusgai izango da apirilaren 2a bitartean, egunero 18:00etatik 20:00 etara. Jai egunetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegia izango du.

"Sasi artean, bizitzaren oztopoei aurre eginda. Ikusten denez hitz jokoa da. Zer nolako artea dabilkigu? Bestalde, Sorgiñek "sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik" zioten. Erdigunean egon beraz, txar eta on guztitik salbu, horrela ba nire sormen bizitza bera. Sasikoak basatia, erdipurdikoa, zilegi ez dena esan nahi du eta nik horretan arreta.  Hitz gutxitan, koadroek bizitzaren "sasi" edo erronkak irudikatzen dituzte eta harrizko eskulturek hodeiak".

Luisa Aldaburu