Segurtasunagatik, itxita izango da igerilekua astebete inguru

2014/02/04

Igerilekuko ekintzak bertan behera geldituko dira sabai faltsua kendu bitartean, segurtasunagatik, baina kiroldegiak ohiko funtzionamenduan jarraituko du

Igerilekuko sabai faltsuaren zati bat behera etorri zen atzo, eta erabiltzaileen segurtasuna ezin denez bermatu, ixtea erabaki da. Asteburuan zati txiki bat erori zen, eta mantenu lanen bidez konpontzea edo gehiago erortzeko neurriak hartzen hasteko aldamioa muntatzeko lanak bukatu bezain pronto 14 metroko beste zati bat puskatu zen. 

 

Igerilekuaren segurtasuna ezin da bermatu momentu honetan, eta, beraz, sabai faltsua kendu bitartean igerilekua itxita izango da. Sabaia kendu ostean aztertu eta baloratuko da zer egin edo nola konpondu.

 

Aurreikuspenen arabera, astebete inguru izango da itxita igerilekua, baina lanak aurrera joan ahala jakinaraziko da berriro noiz irekiko den. Bitarte horretan, igerilekuan eman ohi diren igeriketa ikastaroak bertan behera geldituko dira. Hala ere, kiroldegiko beste ikastaroak eta gimnasioak ohiko funtzionamenduan jarraituko dute.