Sektore publikoko grebak zenbait udal zerbitzutan eragina izango du bihar

2021/04/21
Alondegia eta Foronda kultur etxeak itxita egongo dira bihar, apirilaren 22an.

ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek greba deialdia egin dute apirilaren 22rako, "Zerbitzu publikoen alde. Enplegua sortu eta kontsolidatu" lemapean.

EAEko langile publikoak deitu dituzte grebara, eta Zumaian ere eragina izango du deialdiak. Udal zerbitzuei dagokionean, Alondegia kultur etxea (Udal liburutegia barne) eta Foronda itxita egongo dira. Halaber, zenbait langile publikok greba egingo dutela-eta aldaketak izan daitezke Zumaiako Udal zerbitzuetan.