Sektore publikoko langileen greba dela eta itxita egongo da bihar udaletxea

2010/05/24

Udalak jakinarazi duenez, gutxieneko zerbitzuak ezarriko dituzte eta udaltzaingotik bideratuko da sarrera erregistroa.

 

Sektore publikoko langileen greba deialdia dela-eta, itxita egongo da bihar (maiatzak 25, asteartea) udaletxea. Udalak jakitera eman duenez, gutxieneko zerbitzuak ezarriko dituzte eta nahiz eta udaletxeko eraikina itxita egongo den sarrera erregistroa Udaltzaingoan egin ahal izango da 14:30ak bitartean. Gutxiengo zerbitzu horien baitan, Udaltzaingoa ere lanean izango da.

Aldiz, Foronda Kultur Etxea, Turismo Bulegoa eta Gizarte Zerbitzuen Branka eraikina itxita egongo dira biharko egunez.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxiengo zerbitzuen eta biharko mobilizazioen inguruko informazio gehiago berria.info-n.