Sexologia zerbitzua, hilaren 19an

2013/04/09

Urte hasieratik, Zumaiako Udalak eskaintzen duen sexologia zerbitzuaren baitan, herritarrentzako kontsulta ordua ostiral honetan zen izateakoa (hilaren 12an), baina azken uneko aldaketa egin behar izan da, eta aste honetako bulego kontsulta ordutegia, datorren ostiralera, hilaren 19ra atzeratu da. Egun horretan, 18:30etatik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko 2. solairuan izango dakontsultarako aukera. Horretaz aparte, Berdintasun sailak, gogorarazi nahi du sexologia zerbitzuak kezka edo zalantzak e-posta edo telofono bidez partekatzeko aukera ere badagoela. Horretarako sexologia@zumaiakoudala.net helbidera idatzi edo 609606777 telefonora deitu daiteke.