Sexu ahokularitza zerbitzua eskainiko da asteazkenean Brankako Bulegoan
- Zerbitzu honen bidez, udaleko berdintasun sailak helburu du zumaiarren kezka eta beharrei erantzuna ematea eta herritarrei, harremanak, parekidetasuna eta sexualitatearen inguruan euskarriak eskaintzea - Zumaiarrek, aurrez aurreko arretaz gain, helbide elektroniko eta telefono zenbaki bat izango dute eskura beren galderak edo kezkak bideratzeko
Hileko bigarren asteazkenetan, 15:30etatik 19:30etara bitarte, Udalak, doako sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Brankako sarrerako bulegoan. Horiek horrela, bertan, zumaiarrek, banan-banakako arreta jaso ahal izango dute eta sexualitareaten inguruan, hainbat gaiei buruzko informazioa eta laguntza jasotzeko aukera ere izango dute.
Zerbitzu honen bidez, besteak beste, identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea, komunikazioa, zeloak edo zailtasun sexualarekin zer ikusia duten gaiak jorratuko dira eta hauen inguruan edo herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan aholkua eskainiko da.
Aholkularitza zerbitzu honek helburu du harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sortu daitezkeen kezka orori erantzuna emanez. Horiek horrela, udaletik, herritarrak animatzen dituzte beren kezka eta ardurak aholkularitza zerbitzura bideratu ditzaten. Horretarako, Udaletik gogorarazi dute, aurrez aurreko arretaz gain, zumaiarren eskura dagoela helbide elektroniko eta telefono zenbaki bat.
ZUMAIAKO UDALA
Zumaian, 2016ko apirilak 11



