Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua Brankan eskainiko da bihartik aurrera

2015/10/13

Bihar, urriak 14, asteazkena, hasiko da berriro martxan sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua. Olatz Berasategi Sistemiko eta gestal terapeuta da zerbitzuaren arduraduna, eta hilero, bigarren asteazkenean 15:30etatik 19:30etara izango da aurrez aurreko kontsultetarako Brankan. Ikasturte berriarekin batera bulegoaren kokapena ere aldatu egin da. Hala, hemendik aurrera Brankan eskainiko da zerbitzua. Orain artean bezala, e-posta eta telefono bidez ere kontsultak egiteko aukera izango da. Horretarako, 609 606777 telefonora deitu edota sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbidera idaztea nahikoa izango da.