Sirha Lyon elikagai azokara irteera antolatu du Udal Elkarteak
Bisita horretan parte har dezakete elikagaien sektoreko eskualdeko enpresek. Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 14an.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako beste garapen agentziekin batera, elikagaien sektorearen Lyongo SIRHA azokara bisita antolatu du urtarrilean. Azokak Lyonen (Frantzia) izango da, urtarrilaren 24tik 28ra.
Sirha azoka: www.sirha.com
SIRHA azoka, sukaldaritza eta ostalaritzarekin erlazionatutako enpresentzat erreferenteetako bat da mundu mailan eta bereziki aproposa da gourmet produktuak fabrikatzen dituztenentzat.
Azoka honetan ikusgai dauden enpresa jarduera nagusienak hauek dira:
· Okintza, gozogintza eta gozo-dendak.
· Mota guztietako landutako elikadura produktuak, freskoak, izoztuak eta kontserban, bai sukaldaritzarako eta baita gourmet saltokientzako ere.
· Alkoholik gabeko eta alkoholdun edariak eta era guztietako hornidurak ostalaritzarako.
· Sukaldaritza eta ostalaritzarako makineria eta ekipamendua orokorrean.
Bisitaren helburuak
Bisita honekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:
· SIRHA-k eskaintzen dituen aukerak ezagutzea, hurrengo edizioetan erakusketari bezala joateko.
· Nire lehiakide edota bezero europarrek zer egiten duten bertatik bertara ikustea.
· Banaketa kanal ezberdinen identifikazioa, gure produktuak merkatu frantsesean saltzeko garaian.
· Bisita honetan parte
hartuko duten, Gipuzkoako beste
enpresak ezagutu
Enpresei eskainiko zaien laguntza
Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa bakoitzari lanerako agenda
bat prestatuko die, non enpresa bisitariaren interesen eta jardueraren arabera,
zein enpresa erakusketari bisitatu beharko liratekeen agertuko diren. Laneko
agenda Urola Kostako Udal Elkarteko talde teknikoaren eskutik izango da eta
azoka garatzen den egunetarako, enpresa parte
hartzaileek Urola Kostako Udal
Elkarteko talde teknikoaren laguntza teknikoa izango dute (frantsesa
menderatzen dute).
Bidaiaren iraupena 2 egunekoa izango da (gau bat) (egunak zehazteke). Bidaiaren eta egonaldiaren gastuak enpresa bakoitzak ordainduko ditu. Egun berean joan-etorria egiteko aukera ere izango da, horrela nahi izanez gero.
Agenden lanketaren kostua, Urola Kostako Udal Elkarteak ordainduko du. Era berean, bidaiaren logistika eta egonaldia Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko du enpresak horrela nahi izanez gero, aparteko kosturik gabe.
Informazioa eta izen-ematea
Izena emateko epea urtarrilaren 14an bukatuko da.
Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko:
Aintzane Ruesgas
943 89 08 08
enpresa@urolakosta.org
Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.



