Skate parkearen exekuzio proiektuak hasierako onespena jaso du eta orain 15 eguneko epean egongo da jendaurrean

2019/03/12
Erreklamazioak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira eta proiektua aztertu daiteke Zumaiako Udaleko hirigintza sailean. Epe horretan inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko izaeraz onartutzat iritziko da.

Zumaiako Skateparkearen exekuzio proiektuak hasierako onarpena jaso zuen 2019ko martxoaren 1ean dekretu bidez.

GAOn gaur argitaratu den iragarkiaren, bitartez aipatu proiektua jendaurrean jartzen da 15 egunez, bihartik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko. Epe horretan inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko izaeraz onartutzat iritziko da.

Proiektua aztertzeko tokia: Hirigintza Saila.

GAOko iragarkia