'Slow Zumaia' egitasmoko otarraren zenbaki irabazlea argitaratu da

2010/06/16

14.614 da zenbaki irabazlea eta zenbaki horren jabeak turismo bulegotik pasa beharko du saria jasotzera.

 

Argitaratu da Slow Food mugimenduaren baitako produktuekin osatutako otarraren zenbaki irabazlea zein den. 14.614 da zenbaki irabazlea eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, zenbaki horren jabeak turismo bulegotik pasa beharko du saria jasotzera.

'Slow Zumaia' hamabostaldiaren baitan, ekimen ugari ari dira egiten herrian. Zumartianek antolatu du hamabostaldi hau eta Zumaiako hirugarren sektorea sustatzea du helburu nagusi.

Hondartzako irudien tailerra Itzurunen

Joan den igandean, esaterako, hondartzako irudien tailerra egin zuten Itzurunen eta 30 lagun inguruk parte hartu zuten. Antolatzaileen hitzetan, “naturak ematen dizkigu errekurtsoekin (hondarra, ura eta eguzkia) ondo pasatzen ikasi genuen”. Ondoren, Gerezi frutadendako jabeak eskainitako fruta jan zuten umeek, “elikadura osasuntsua sustatzeko”.