Slow Zumaiaren III. edizioan pintxoa nagusi

2011/06/03

Besteak beste, gaur (ekainak 3) 700 pintxo egingo dituzte herriko lau sukaldarik.

Slow Zumaiaren bigarren edizioaren barruan, gaur ostirala, hilak 3, pintxoa izango da protagonista.  Izan ere, arratsaldean 700 pintxo inguru prestatuko dituzte herriko lau sukaldarik. Ondoren, 700 pintxo horiek dastatzeko aukera ere izango da. Horretaz gain, herriko taberna eta jatetxeen arteko pintxo lehiaketa ere egingo da. Sariketa horretan, epaimahaiak onenari emango dio saria, baina ondoren, herritarrek ere izango dute beren pintxorik gustokoenaren alde bozkatzeko aukera. Hori Facebook-eren bidez egin beharko da. Parte hartzaileen artean, Zumartianek 100 euroko txeke bat zozkatuko du herriko dendetan gastatzeko. Bozka emateko aukera igandera arte izango da.

 

Gaur arratsaldean, giro alaitzeko, Jon Urbieta ere izango  da musika jartzen.

 

Bihar, larunbata, gaztetxoentzako patata tortilla lehiaketa antolatu da. Tortilak etxean egin beharko dira, eta lehiaketan parte hartzeko Turismo bulegoan eman behar da izena. Tortila lehiaketaz gain, goizean umeentzako beste zenbait ekintza ere izango dira egun osoan zehar.

 

Hona hemen Slow Zumaian ekimenaren egitarau osoa:

 

Ostirala 3

18:00etatik19:30era: Pintxo festa egingo da Kofradiako plazan. Trapaiako Beñat Fernandez Arroiabe, Marina Berriko Mikel Bermejo, Basustako Jose Blazquez eta Hotel Zelaiko Asier Aval sukaldariek 700 pintxo prestatuko dituzte, Zumaiako hainbat enpresek emandako bertako kalitatezko produktuekin. Errotak asmatutako Flysch opila dastatzeko aukera izango da ere. Pintxoak dastatzeko txartelak osteguneko pintxo+pote ekimenean lor daitezke –opari–, edo ostiralean bertan euro baten truke.

19:00etan: Herriko taberna eta jatetxeen arteko pintxo lehiaketa egingo da. Hotel Zelai, Marina Berri, Kantauri, Gure Txokoa, Trapaia, Tximista, Itzurun eta Kresala dira parte hartuko dutenak. Epai-mahaia osatuko dute Jose Blazquez eta Ibon Uranga sukaldariek, Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Eneka Arrietak merkatarien izenean. Epai-mahaiaren sariaz gain, publikoaren saria ere egongo da. Facebook bidez bozkatu ahal izango da ekainaren 3an, 4an eta 5ean. Bozketan parte hartzen dutenen artean, herriko dendetan gastatzeko 100 euroko txeke bat zozkatuko du Zumartianek.

Larunbata 4

11:30ean: Euskalanak egiteko eta aurpegiak margotzeko tailerrak egingo dira Erribera kalean, Herri Eskolako DBH4ko ikasleek antolatuta.

12:00etan: Gaztetxoentzako patata tortilla lehiaketa egongo da. Parte hartu nahi dutenek turismo bulegoen eman beharko dute izena. Irabazleak Zumaiako dendetan gastatzeko 100 euroko txekea jasoko du Zumartianen eskutik. Bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 50 euro.

18:00etan: Antzerkia egongo da Kofradian (Aste Berdearen barruan).

19:00etan. Haurrentzako jolasak eta txokolate-jana Ondartxo plazan.

19:30ean: Funk eta soul kontzertua The Billie Jeans taldearen eskutik, Amaiako plazan.

Menu bereziak

Ostiral, larunbat eta igande eguerdian menu bereziak eskainiko dituzte Trapaia, Marina Berri, Basusta eta Zelai jatetxeek. Slow Zumaia jardunaldietarako bereziki prestatutako menuak izango dira, 25 euroan.