Soinu alteraziorik gabeko tartea eta prezio baxuagoak izango dituzte barrakek asteartean

2026/04/10

Apirilaren 14an prezio baxuagoak izango dituzte barrakek, eta gainera, 17:00etatik 19:00etara bitarte, ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko, behar bereziak dituzten haurrek barrakez gozatu dezaten.

Aurtengoan ere Gernika parkean ezarritako barraketan prezio baxuagoan ibili ahal izango da egun batez, Haurren Egunean. Apirilaren 14an izango da hori, hain zuzen, San Telmo egunaren ondorenean. Egun horretan, 1,50 euro balioko du buelta bakoitzak. 

Behar bereziak dituzten haur eta gaztetxoek ere barraketan ibiltzeko aukera izan dezaten, soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte egun horretan bertan, hilaren 14an. 17:00etatik 19:00etara bitartean, barrakek ez dute musikarik edo soinu gogorrik igorriko. Neurri honekin, autismoa duten pertsonek zein bestelako beharrak dituzten haurrek barrakez gozatu ahal izan dezaten sustatu nahi da.