Soldadura eta galdagintza lanbide prestakuntza programan izena emateko epea zabalik da

2013/06/04

Urola Kosta Udal Elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin antolatu du prestakuntza programa. Izen emate epea ekainaren 3tik 21era irekita izango da Zumaiako soldadura zentroan.

 

Nori zuzendua:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 16-18 urte bitarteko gazteei eskainia.

 

Izen ematea:

Ekainaren 3tik 21era, Soldadura Zentroan.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.

 

Helburua:

Ikasketa praktikoaren  bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.

Oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.

 

 

Lehenengo ikasturtea: 1.050 ordu

Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza  eta banan-banako tutoretza eskaintzen da.

·          Berariazko modulua: lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzea.

·          Oinarrizko modulua: sozio-linguistikoa, matematika eta zientifiko-teknikoa.

 

Bigarren ikasturtea:  1.050 ordu

·          Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landu: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializatzea.

·          Praktikak lantegietan.

·          Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.

 

Eskualdeko lantegietan laneratzea.           

 

·    Lan praktikoan oinarritutako ikasketak

·    Bakarkako ikasketa prozesua

·    Erritmo eta maila desberdinak

·    Jarraipena eta orientazioa

·    Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza

·    Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana

 

Urola Kosta Udal Elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.