Soldadura eta galdaragintza lanbide prestakuntzako ikastaroetan izena emateko epea
2012-2013 ikasturtean galdaragintza edo soldadura ikastaroa egin nahi duenak, ekainaren 1etik 15era bitartean izango du izen emateko epea.
Nori zuzendua:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 16-18 urte bitarteko gazteei eskainia.
Izen ematea:
Ekainaren 1etik 15era, Soldadura Zentroan.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
Helburua:
Ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.
Oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.
Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu
Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza eskaintzen da.
· Berariazko modulua: lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzea.
· Oinarrizko modulua: sozio-linguistikoa, matematika eta zientifiko-teknikoa.
Bigarren ikasturtea: 1050 ordu
· Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landu: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializatzea.
· Praktikak lantegietan.
· Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.
Eskualdeko lantegietan laneratzea.
· Lan praktikoan oinarritutako ikasketak
· Bakarkako ikasketa prozesua
· Erritmo eta maila desberdinak
· Jarraipena eta orientazioa
· Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza
· Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana
Urola Kosta Udal Elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
soldadurazentroa@urolakosta.org - www.urolakosta.org



