Soldadura ikastaroan izena emateko epea zabalik

2014/09/02

Urola Kostako Udal Elkarteak soldadura ikastaroa (oxigas soldadura eta mig/mag soldadura) eskainiko du Zumaiako Soldadura Zentroan. Ikastaroak Lanbideren diru-laguntza du eta doakoa da. Plaza kopurua mugatua da (12 lagun).

Ikastaroaren kode zenbakia: 15313. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako ikastaroa.

Ikastaroaren edukia: Oxigas eta MIG-MAG soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia eta abar. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, oso praktikoa.

Profesionaltasun Ziurtagiria: ikastaroaren amaieran praktikak egingo dira, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko.

Ordu kopurua: 570

Egutegia: 2014ko azaroaren 11n hasi eta 2015eko maiatzaren 7an amaituko. Astelehenetik ostiralera izango da, arratsaldez (14:00etatik 19:00etara).

Izen-ematea:
Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean daude eskura hemen (ikastaroaren kode zenbakia  15313).