Soldadurako irakasle bat behar du Urola Kostako Udal Elkarteak
Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da.
Urola Kostako Udal Elkarteak soldadurako eta soldadurako planoen interpretazioko lanerako prestakuntza emateko irakasle bat kontratuko du, lehiaketa bidez. Irakasle horrek Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan lan egingo du, lanerako prestakuntzako ikastaroak ematen. Kontratuaren iraupena urte batekoa izango da eta irailean hasiko da.
Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko orriak eskura dituzu Udal Elkartearen egoitzan eta web orri honetan: www.urolakosta.org (lan-eskaintzak atala)
Eskabideak aurkezteko azken eguna izango da 2011ko uztailaren 1a (egun hori barne).



