'Solo' dokumentala bihar, Algorrin

2011/07/12

18:30etatik aurrera izango da emanaldia.

Agifesek  Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolaturik Vicente Rubiok zuzendu eta egindako Solo dokumentalaren bideoforuma egingo du bihar Zumaian, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barruan. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen duen filma Algorri Interpretazio Zentroan proiektatuko da 18:30etatik aurrera.


Vicente Rubiok bere historia pertsonala kontatzen du, eskizofrenian erortzen denetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Kamara gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.