Spar ontzia garaile Kabra eta Dontzeilen lehiaketan

2012/08/08

Atzo goizean jokatu zen aurtengo Kabra eta dontzeilen lehiaketa. 18 ontzik eman zuten izena, eta guztiek irten zuten itsasora. Hala ere, pisatzerako orduan 17 aurkeztu ziren. Aurkeztuetan onena, Spar txalupa izan zen, eta Agustin Aizpurua eta Javier Odriozola izan ziren irabazleak. Bigarren, Borda txalupa izan zen, eta hirugarren, Aitona Periko txalupa. Lote hoberenaren saria ere Borda txalupak irabazi zuen.