SU ARTIFIZIALEN INGURUKO JAKINARAZPEN ETA GOMENDIOAK
San Pedro jaien egitarauaren baitan, ekainaren 29an gaueko 23:00etan egongo diren su artifizialen inguruan, ondorengo jakinarazpenak helarazten ditu Udalak:
1. N-634 errepidea itxita egongo da 22:55etik 23:15era arte.
2. Suek irauten duten bitartean, ezingo da itsasadarrean txaluparekin ibili eta itsasontzi edo txalupak eremu horretatik kendu egin beharko dira.
3. Su artifizialak arriskutsuak izan daitezke eta erredurak sor ditzakete. Ikuskizuna 23:00etan hasiko da. Gernika parkera eta Txomin Agirre Kaira ordu erdi lehenago hurbiltzea komeni da. Portu ingurua denez, uretara erortzeko arriskua dago; beraz, ez hurbildu gehiegi ertzera.
4. Segurtasuneko langileek agindutakoa bete behar da eta seinaleak errespetatu. Ez zaitez hurbildu suak botatzen ari diren gunera. Izan ere, suak ikusteko distantziarik onena jaurtiketa eremutik 400 metro edo gehiago aldendutakoa da.
5. Ez ibili haurtxoekin inguruan.
6. Gaizki sentitzen bazara edo zauriren bat izanez gero, hurbildu zaitez anbulantzia dagoen gunera.
7. Suak botatzerakoan ohikoa da errautsak erortzea. Begietan sartuz gero, urarekin garbitu eta ez igurtzi.
8. Ezohikoa izan arren, su artifizialen osagarriren bat lurrera eroriz gero lehertu gabe, ez ukitu, eta ez ostikadarik eman. Abisatu lehenbailehen udaltzainei edo suhiltzaileei.
GOGORATU: ARRETAZ IBILI PORTU INGURUAN!



