Su egurra, herritarren eskura

2024/01/24

Udalak Jadarre auzuneko zenbait zuhaitz moztu behar izan ditu, horiek sortzen zuten arriskua dela-eta. Bertatik ateratako egurra herritarrek jaso dezakete, Bidezarreta kaleko aldaparen hasiera dagoen tokitik.

Udalak herritarren eskura jarri du Jadarre auzunetik kendutako zenbait zuhaitzetatik datorren egurra. Zuhaitzok arriskua sortzen zuten eremuan, eta horregatik kendu dira. Egurra txikitu ondoren Jadarren bertan utzi du Udalak, herritarrek aprobetxatu dezaten. Bidezarreta kaleko aldaparen hasieran daude egur zatiak. Ikusi kokapena hemen.

Hori horrela, Udalak herritarren eskura jartzen du su egurra, berogailu-beharretarako erabiltzeko. Halaber, herritarrei eskatzen die arduraz hartu dezatela egurra, ahalik eta herritar gehienek baliatu dezaten.