San Joanak ospatzeko prest

2014/06/23

Gaur, San Joan bezpera, Sanjuan iturrin sua eta festa giroa izango da. Zumaiako Udalak bertan ondo pasatzeko deia egiten die herritarrei. Aurten, Beheko Plazako obrak direla eta, plaza horretan egin ohi den sua, Gernika Parkean egingo da. Horretaz gain, gogorarazi nahi da hondartzetan sua egitea debekatuta dagoela, eta landa eremuan-edo sua egiteko asmoa dutenei arduraz jokatu eta hartu beharreko neurriak hartzeko eskatzen die.

ASTELEHENA 23, SAN JUAN BEZPERA

22:00 Sanjuaniturrin San Juan sua eta dantza saioa

Jarraian, Eki Jaia