Sukaldaritza ikastaroa eta hitzaldia
Bihar, ekainak 16, Malen etxeak Berdintasun foroarekin elkarlanean antolatuta Inda Mendi elkartean 11:00etatik aurrera Honduraseko zaporeak ezagutzeko aukera izango da. Bertan, Zumaian bizi diren hondurastarrek sukaldaritza aitzakia hartuta hango bizimodu eta ohituren berri emango dute. Astelehenean, berriz, Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta, Emakumeen osasun zikloaren harira antolatutako hitzaldietan azkena izango da, 18:30etatik aurrera Alondegian. Azken hitzaldi honetako gaia jabekuntza afektiboa izango da.



