Sukaldaritza tailerra egingo dute Ludotekan azaroaren 17an

2019/11/11
LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat zuzenduta dago tailerra. Parte hartu nahi dutenek ostegunera arte eman dezakete izena Ludotekan.

Sukaldaritza tailerra egingo dute azaroaren 17an, igandean, Zumaiako Ludotekan. LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da tailerra. Anai-arreba txikiagoek ere tailerrean parte hartu ahal izango dute.

Sukaldaritza tailerra 17:00etatik 19:30era bitartean izango da eta azaroaren 14a (osteguna) baino lehen eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek.