Tabernetan kontzertuak antolatzeko diru laguntzak

2015/03/02

Bosgarren urtez eskaintzen du diru laguntza hau Udalak tabernetan kontzertu txikiak antolatzeko.

 

Zumaiako Udalak herriko kultur programazioa aberasteko, azken urteotan tabernei kontzertu txikiak antolatzeko laguntzak bideratu izan ditu. Laguntza horien bidez, kontzertuko gastuen %50a hartzen du bere gain Udalak (betiere taldearen kostua hartzen da kontuan). Udalak kontzertu horiek antolatzerakoan herriko taldeak kontuan izatea eskatzen die antolatzaileei. 

 

Diru laguntza jasotzeko betebeharrak: 

- Laguntza jaso ahal izateko, tabernariek Udalarekin nahiz bestelako administrazioekin zorrik edo bestelako konturik ez dutela ziurtatu behar dute. 

- Ekitaldien berri, kontzertu eguna baino gutxienez 3 aste lehenago jakinaraziko zaio Udalaren Kultur Sailari. Taberna bakoitzari hilabete bakoitzean geihenez ekitaldi bat babestuko zaio. 

- Egiten diren karteletan Udalaren laguntza adierazi beharko da.

- Egun berean eta tankerako ordutegian herriko aretoetan edo beste taberna batean beste eskaintza bat egonez gero laguntza ez da emango. 

 

Egoera ekonomikoak laguntzak mugatzen dituenez, eskaera egiteko asmoa duten taberna eta jatetxeei aurrez beraien asmoen berri emateko Udal Kultur Sailean (zenbat kontzertu, noiz... ), aurreikuspenak egin eta diru laguntzak egokiago bideratzeko.