Tai Chi ikastaroa eskainiko du Kultura Sailak
Carli Otalvarok gidatuko du kurtsoa eta Foronda Kultur Etxean eman beharko da izena.
Zumaiako Foronda Kultur Etxeak Tai Chi kurtso gehiagarri bat eskeiniko du ekaina eta irailean. Kurtsoa Carli Otalvarok gidatuko du eta egun hauetan izango dira:
- Ekainak 7,14 eta 21ean.
- Irailak 6,13 eta 20ean.
Bestalde, bi taldetan banatuko dira:
- Hobekuntza taldea (hauek 17:30ean izango dute klasea)
- Hasi berrien taldea ( 19:15ean izango dute klasea)
Guzti hori horrela izanik, parte hartu nahi duen orok Kultur Etxean eman beharko du izena. Matrikularen kostea 10€koa izango da oraindik 2009/10 Tai Chi kurtsoan daudenentzat eta 20€ hasi berrientzat. Informazio gehiago nahi izan ezkero deitu Kultur Etxera (943 86 10 56).



