Tailer praktikoa eskualdeko enpresentzat, datuak babesteko erregelamendu orokorrera egokitzeko

2018/06/14

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 EB) joan den maiatzaren 25ean jarri zen indarrean. Hori dela eta, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek beharrezkoa dute erregelamendu berriak eskatzen dituen printzipioak, neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak ezartzea, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzen dutenak.

Tailer honen helburua da Urola Kostako enpresak indarrean jarri berri den Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzea eta, horretarako, informazioa, prestakuntza eta ezarpenerako aholkularitza eskainiko zaiel.

Tailerrak taldeko prestakuntza (8h) eta 2 tutoretza saio izango ditu. Tailer honen amaieran enpresa partehartzaile guztiek datuak babesteko euren segurtasun sistema egokituta izango dute.

 

Saio teorikoen edukia

  1. Sarrera. Kontzeptuak
  2. Datuak Babesteko printzipioak.
  3. Datuak babesteko agentzia.
  4. Fitxeroen tratamendua
  5. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (maiatzaren 25ean indarrean jarri dena)
  6. Ekintza planaren garapena eta inplementazioa
  7. Kasu praktikoak

Ikastaroa gaztelaniaz izango bada ere, dokumentazioa euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da eta enpresek nahi duten hizkuntzan egin ahal izango dute beren proiektua.

 

Tailerra: 2 saio aurrez aurre eta tutoretzak

Taldeko prestakuntzako saioak izango dira ekainaren 21ean eta uztailaren 5ean (osteguna), 09:30etik 13:30era (guztira 8 ordu). Ondoren enpresa partehartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira.

Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da. Tailerra %100 diruz-lagunduta dago Urola Kostako enpresentzat.

 

Argibideak eta izen-ematea

Prestakuntza tailer honetan parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta bat zure izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz, edota deitu iezaguzu:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

enpresa@urolakosta.eus