'Talentu ihesa ekiditen' programaren amaierako ekitaldia egingo da bihar, urtarrilak 18, Udal Elkartean
Urola Kostako Udal Elkarteak 'Talentu ihesa ekiditen' izeneko programa eraman du aurrera joan den irailean hasita. Programa horren baitan, eskualdeko gazte kualifikatuek beren egitasmoak garatu dituzte eskualdeko enpresekin elkarlanean. Lehendabizi, gazteek prestakuntza jaso zuten (150 ordu), nazioartekotzearen eta produktu/zerbitzuen dibertsifikazioaren gainean, eta, ondoren, eskualdeko enpresentzat proiektu zehatzak landu dituzte (beste 150 ordu). Hori guztia egin dute Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen, IMHren eta Udal Elkartearen tutoretzarekin. Programa oraintsu amaitu da, eta amaierako ekitaldia ospatuko da bihar, urtarrilak 18, egindako proiektuak ezagutarazi eta diplomak banatzeko. Ekitaldia 12:00etan izango da Udal Elkartearen egoitzan, eta bertan izango dira: Amaia Guruzeta (Udal Elkartea), Ana Ugalde (Gipuzkoako Merkataritza Bazkundea), Fermin Lazkano (IMH), Ameztoi enpresa (enpresen izenean), Alexander Charola (sustatzaile gazteen izenean).



