Tao-aren inguruan argibideak

2019/06/04
Aste honetan zehar egoiliar txartela ordaintzeko erreziboak etxean jasoko dituzte zumaiarrek eta behin ordainketa banketxean eginda iazko txartel berdina erabili ahal izango dute. Edozein aldaketa egin edota zalantzak argitzeko, halaber, TAO bulegoa astelehenean, hilak 10, zabalduko da Juan Belmonte 10 zenbakian.

Ekainaren 15etik hasita irailaren 15era arte egongo da martxan, aurten ere, aparkamenduaren erregulazio sistema eta iaz bezala, errotazio altuko guneak, egonaldi ertain edo TAO guneak eta bertakoentzat gordetako guneak bereiziko dira.

Azken gune horietan aparkatzeko ezinbestekoa izango da, aurreko bi urteetan bezala, egoiliar txartela izatea eta hain zuzen horri lotuta, Udalak jakinarazi du iazko txartelak aurtengo udan erabiltzeko ere balioko duela, dagokion ordainketa banketxean egin ondoren.

Horretarako, iaz egoiliar txartela eskuratu zuten zumaiar guztiek aurtengo kuota ordaintzeko erreziboa jasoko dute aste honetan zehar etxean eta behin ordainketa eginda, txartel bera erabili ahal izango dute aparkamendu sistema indarrean dagoen bitartean.

Edozein kasutan, iaztik hona aldaketaren bat izan duten herritarrek (etxebizitza edo ibilgailu aldaketa, txartela hautsi edo bota izana…) TAO bulegora jo ahal izango dute. Aipatu bulegoa astelehenean, ekainak 10 irekiko da Juan Belmonte 10 zenbakian eta zabalik egongo da 09:00-14:00 eta 17:00-20:00 bitartean.

Uda denboraldirako txartelaren kostua ondorengoa izango da: lehen txartela 10€, bigarrena 15€, hirugarrena 20€ eta laugarrena eta ondorengoak 25€.

Erregulazio sistemaren nondik-norakoak gogorarazteko: